domingo, 1 de junio de 2008
jueves, 29 de mayo de 2008
BIDEOKLIPA
Nik, San Pedro herriari buruzko montai bat egin dut. Montai honetan, San Pedrori buruzko argazki zaharrak eta gaur egungoak azaltzen dira, hau da, zein aldaketak egon diren lehendik orainera.
Hasiera batean, ez nekien nola egin, baina 4-5 urte daramatzate herriari buruzko argazki zaharrak saltzen, eta behin nire amak, batzuk erosi zituen. Gainera nire aitaren izeba, bideoan azaltzen dena, betidanik hitz egin dit San Pedrori buruz;” Leheno hau hemen zegoen, orain hau, nik hau ezagutu dut…” Eta orain aukera izan dudanez, aprobetxatu dut montaia egiteko.
Montaia egiteko, hasieran esan dudanez, etxean nituen argazki zaharrak hartu eta batzuk aukeratu ditut. Ondoren, argazki bakoitzean azaltzen denari, gaur egungo argazki bat atera diot eta lehengoko eta oraingo argazkiak elkartuz, zein aldaketak egon diren garbi ikusten da.
Orokorrean, gai hau aukeratu dut nire inguruan betidanik hitz egin delako, eta nire izebari asko gustatuko litzaiolako lan hau egitea. Gainera, oso ondo eta gustora aritu naiz, nire betiko herria delako.
miércoles, 28 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Entradas (Atom)